Aurreko asteko saioa, greba zela eta, bertan behera gelditu zen. Gaurko saioan "Visiones disruptivas de la educación" izeneko bideoa ikusi dugu, Madrilgo Complutenseko Arte Ederretako irakaslea den Maria Acaso-rena. www.mariacaso.es
"Visiones disruptivas de la educación" Maria Acaso
Bideoan, ikasketa autonomoaren inguruan hitzegiten du Maria Acaso-k, ikasgelaren demokratizazioa eta lana automatikoki egiteari uztearen inguruan ere.
Honen ostean, ikaskuntza gurpilak izeneko talde lan bat egin behar dugula ikusi dugu. Taldeak, egelan daude, eta nire kasuan, Jon Larramendi, Agueda Larrazabal, Aimar Legorburu eta Alazne Lopez-ekin lan egingo dut. Gure kasuan, Web 2.0-ren inguruan aritu beharko gara. Hau egiteko, egelan dauden testu batzuk jorratu behar ditugu, eta ondoren aurkezpen bat egin.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina