2014(e)ko azaroaren 15(a), larunbata

Musika lantzeko ariketak IKT-en bitartez

Esan beharra dago, web orri honen fan-a egin naiz. Cordobako ikastetxe bateko web-a da, eta bertan, beste web ezberdinetatik estekak biltzen ditu. Praktikak Ermuako San Lorentzo eskolan burutu nituen, eta bertako irakasleak sarritan erabiltzen errekurtsoa zen hau, batez ere, matematikako ariketak arbela digitalean landu ahal izateko, baina sakonki begiratuta, ikasgai guztietarako balio digun tresna bat da, eta nola ez, musikarako.

Esteka: http://www.ceiploreto.es/


Web orrian sartzean, hau da aurkitzen dugun menua, ikasgai bakoitzeko ariketak mailaka sailkatuak. Musikan klik eginda menu hau aurkituko dugu:

Bertan, 43 ariketa ezberdin aurkitu ditzakegu, era ezberdinekoak, oso dibertigarriak, erakargarriak eta didaktikoak dira, haurrentzat oso aproposak.
Hauek dira hauetako eredu batzuk:
- La Orquesta
- Musika konposatu. Bigarren esteka honetan, ingelesez zein gazteleraz landu ahal dute ariketa.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina