2014(e)ko urriaren 31(a), ostirala

IKTak, hezkuntza aireberritzeko aitzakia

Azterturiko testua: IKTak, hezkuntza aireberritzeko aitzakia

Hitz gakoak: Natibo-digitalak; Prestakuntza eza; IKT-ak integratu; Web 2.0; Alfabetatze digitala.

Galderak:

-Natibo-digital, baliabide digital hauek gabe, orainarteko gaitasun berdinak garatuko lituzkete?

-Non dago muga Hezkuntzak irakatsi behar duenaren eta irakatsi behar ez duenaren artean?



Sintesia: Gaur egungo gizarteak etengabeko aldaketak jaso ditu, bereziki teknologia arloan, eta komukikazioaren gizartean murgildu gara, baina eskolak ez du aldaketa hau egin, ez da moldatu. Eskolak, ikasleen eskolaz kanpoko errealitatearekin bat etorri beharko luke, eta alfabetatze digitala bertan gertatu. Hau gertatu ahal izateko, hezkuntza eredua berritu egin behar da, era honetan ikasleak ere gehiago motibatuz. lehen ez bezala, orain, web2.0.-ak partaide izateko aukera ematen du, zuk informazioa sortu, eraldatu eta partekatzeko aukera. Hezkuntzaren ikuspegitik interesgarriak izan ahal diren tresnak hauxek izan ahal dira: Blog-ak, Wikiak, Webquestak, Marka-gune sozialak, Podcastak, Mapa kontzeptualak, Moodle eta Bideojoko eta software didaktikoak. Tresna guzti hauek, jarrera arduratsuarekin erabilitzea beharrezkoa da ere.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina