2014(e)ko azaroaren 29(a), larunbata

2014/11/27 Saio teorikoa

Aurkezpenekin jarraitu dugu gaurko saio teorikoan. Kasu honetan konpetentzia digitalaren inguruan  hitz egin dute.

Esan beharra dago, saio praktikoetan ikusi genituen aurkezpenak egiteko baliabide ezberdinak erabili direla, eta oso positiboa izan da, izan ere, Power  Point-az haratago bizitza dagoela erakusten digu. Besteak beste, Powtoon eta Emaze plataformak erabili dira.

Badirudi zerbait gehiago ikasten goazela ;)!!!

Musika lantzeko ariketak IKT-en bitartez

Gaurko honetan proposamen oso sinple batekin nator musika eta IKT-ak el kartzen dituena. Lan teoriko bat egiterako orduan adibidez, gaur egun nork ez du ordenagailua erabiltzen informazioa bilatzeko? Non dago material asko eta asko ? Sarea da galdera gehienen erantzuna!

Ikasleei lan teoriko bat bidaltzean, zergatik egin behar dute inprimaturik zerbait klasera ekarri eta hori irakurri? Eskolako baliabide digitalak erabiliz, lan interaktibo bat, edo behintzat aurkezpen interaktibo bat proposatu desakegu, eta bertan, musika eta bideoak txertatzeko aukera izatea. Informazioa bilatzeko Wikipedia bezalako entziklopedia askeak erabili dezakete, informazioa irakurri, hautatu eta berridatzi, eta musika zein bideoak youtube edo vevo bezalako guneetatik hartu ditzazkete. Edota, beraiek grabaturiko bideoak jarri baita ere, sormena bultzatzeko.

Beste era bat lan teorikoak bideratzeko, blog bat sortzearena da, eta astero, adibidez, klasean ikusitako teoriari buruz sarrera bat egitea, informazioa sakonduz. Blog-ean ere bideoak, argazkiak, estekak eta hainbat gauza partekatu ahal dituzte, bai irakasleekin, bai ikaskideekin edo baita beste pertsonekin ere bai. 

2014(e)ko azaroaren 25(a), asteartea

2014/11/20 Saio teorikoa

Gaurko saioan, gure taldearen aurkezpena egin dugu, nahiz eta ni bertan ez egon, bidai batean nagoelako. Gure taldearekin batera, beste hainbat talde aritu dira, "Pantaila aniztasunen gizartea" eta "Web 2.0" gaien inguruan egindako lanak aurkezten.

Gure lanaren aurkezpena, Youtube plataformara igo genuen bideo bat izan da, eta hemen duzue esteka:

2014(e)ko azaroaren 21(a), ostirala

Musika lantzeko ariketak IKT-en bitartez

Gaur egungo baliabideak behar bezala ez direla aprobetxatzen argi dago, eta musika ikasgaian ere etekin gehiago atera dezakegu material eta tresna 2.0 hauei. Gainera, ikasleen motibazioa ere areagotzeko aukera paregabea da. Bideo honetan ikusi ahal den bezala, aukera asko ditugu munduko toki ezberdinak kantu batekin elkartzeko.



Proposatutako ariketa hurrengoa izangoa da:
Beste ikastetxe bat edo gehiagorekin musika-bideo bat egin.

Teknika aldetik, ez da oso zaila, izan ere kantua aukeratzean, tempoa eta tonua zehazten bada, eta partaide bakoitzak egingo duena adozten bada, ez da arazorik egongo.

Esate baterako, musika basea irakasle batek grabatzen badu pianoarekin edo gitarrarakin eta partehartzaileen arduradunarekin partekatzen badu bakoitzak bere atala entsaiatuko du.

Adibide moduan, Queen taldearen We Will Rock You kantua hartzen badugu, eskola batek birziklaturiko ontziekin perkusioa egin ahal du. Beste batek lehenengo estrofa abestu, beste hirugarren batek bigarren estrofa eta guztion artean estribiloa abestea. Grabaketa bideo-kamera batekin egiten bada eta beste aldetik, grabadora digital arrunta batekin musika, grabatutakoa oso erraz bidali daiteke internet-en bitartez, eta irudiak editatzeko software sinple batekin, Windows Movie Maker adibidez, emaitza oso polita lortu ahal da, eta gainera oso erabilgarria.

Lan honekin, ikasleek, beste kulturen inguruan ezagutu dezakete, ingelesa landu letra ikasteko, birziklatu, eta noski, abesten eta dantzatzen.

2014(e)ko azaroaren 15(a), larunbata

Musika lantzeko ariketak IKT-en bitartez

Esan beharra dago, web orri honen fan-a egin naiz. Cordobako ikastetxe bateko web-a da, eta bertan, beste web ezberdinetatik estekak biltzen ditu. Praktikak Ermuako San Lorentzo eskolan burutu nituen, eta bertako irakasleak sarritan erabiltzen errekurtsoa zen hau, batez ere, matematikako ariketak arbela digitalean landu ahal izateko, baina sakonki begiratuta, ikasgai guztietarako balio digun tresna bat da, eta nola ez, musikarako.

Esteka: http://www.ceiploreto.es/


Web orrian sartzean, hau da aurkitzen dugun menua, ikasgai bakoitzeko ariketak mailaka sailkatuak. Musikan klik eginda menu hau aurkituko dugu:

Bertan, 43 ariketa ezberdin aurkitu ditzakegu, era ezberdinekoak, oso dibertigarriak, erakargarriak eta didaktikoak dira, haurrentzat oso aproposak.
Hauek dira hauetako eredu batzuk:
- La Orquesta
- Musika konposatu. Bigarren esteka honetan, ingelesez zein gazteleraz landu ahal dute ariketa.

2014(e)ko azaroaren 14(a), ostirala

2014/11/13 Saio teorikoa

Aurreko astean, modulo astea zela eta ez genuen klase teorikorik izan, nahiz eta Alaitzekin elkartu modulo lanaren inguruan hitz egiteko. Izan ere, 3. lan hau, IKT-ekin zerikusia du, bideo bat sortu behar dugulako.

Gaurko saioan, "Ikaskuntza Gurpilak" talde lanen lehenengo aurkezpenak ikusi ditugu, hauek 

"Informazioaren gizartetik ezagutzaren gizartera" gaiaren ingurun hitz egin dute. Dokumentatzaileen taldeak, aurkezpenen inguruan datuak hartzen hasi dira.

Honen ostean, Web 2.0 ren inguruko gure lana garatzen jarraitu dugu, hurrengo saioan aurkeztu behar bait dugu. 

2014(e)ko azaroaren 13(a), osteguna

Klase praktikoan eginiko aurkezpena

Azkenengo klase praktikoan,  hezkuntzaren inguruan dauden blog-ak aztertu genituen, eta hauen inguruan lantxo bat prestatu genuen, blog motak eta hauen erabilera azalduz. Lana taldeka eraiki genuen, eta lankideak hauek izan ziren:

-Jon Larramendi
-Agueda Larrazabal
-Hilargi Macho
-Marina Mardones
-Jon Martija

Ondorengo esteka honen, egindako aurkezpena ikusi dezakezue:
http://prezi.com/ujwmcdwehln7/blogak-irakaskuntzan/

2014(e)ko azaroaren 1(a), larunbata

2014/10/30 Saio teorikoa

Aurreko asteko saioa, greba zela eta, bertan behera gelditu zen. Gaurko saioan "Visiones disruptivas de la educación" izeneko bideoa ikusi dugu, Madrilgo Complutenseko Arte Ederretako irakaslea den Maria Acaso-rena. www.mariacaso.es

 "Visiones disruptivas de la educación" Maria Acaso

Bideoan, ikasketa autonomoaren inguruan hitzegiten du Maria Acaso-k, ikasgelaren demokratizazioa eta lana automatikoki egiteari uztearen inguruan ere.

Honen ostean, ikaskuntza gurpilak izeneko talde lan bat egin behar dugula ikusi dugu. Taldeak, egelan daude, eta nire kasuan, Jon Larramendi, Agueda Larrazabal, Aimar Legorburu eta Alazne Lopez-ekin lan egingo dut. Gure kasuan, Web 2.0-ren inguruan aritu beharko gara. Hau egiteko, egelan dauden testu batzuk jorratu behar ditugu, eta ondoren aurkezpen bat egin.