2014(e)ko urriaren 31(a), ostirala

IKTak, hezkuntza aireberritzeko aitzakia

Azterturiko testua: IKTak, hezkuntza aireberritzeko aitzakia

Hitz gakoak: Natibo-digitalak; Prestakuntza eza; IKT-ak integratu; Web 2.0; Alfabetatze digitala.

Galderak:

-Natibo-digital, baliabide digital hauek gabe, orainarteko gaitasun berdinak garatuko lituzkete?

-Non dago muga Hezkuntzak irakatsi behar duenaren eta irakatsi behar ez duenaren artean?



Sintesia: Gaur egungo gizarteak etengabeko aldaketak jaso ditu, bereziki teknologia arloan, eta komukikazioaren gizartean murgildu gara, baina eskolak ez du aldaketa hau egin, ez da moldatu. Eskolak, ikasleen eskolaz kanpoko errealitatearekin bat etorri beharko luke, eta alfabetatze digitala bertan gertatu. Hau gertatu ahal izateko, hezkuntza eredua berritu egin behar da, era honetan ikasleak ere gehiago motibatuz. lehen ez bezala, orain, web2.0.-ak partaide izateko aukera ematen du, zuk informazioa sortu, eraldatu eta partekatzeko aukera. Hezkuntzaren ikuspegitik interesgarriak izan ahal diren tresnak hauxek izan ahal dira: Blog-ak, Wikiak, Webquestak, Marka-gune sozialak, Podcastak, Mapa kontzeptualak, Moodle eta Bideojoko eta software didaktikoak. Tresna guzti hauek, jarrera arduratsuarekin erabilitzea beharrezkoa da ere.

2014/10/16 IKT saio teorikoa

Gaur, osteguna, lehengoko Informazio eta Komunikazio Teknologiak Lehen Hezkuntzan (IKT) saioa izan dugu, teoria Alaitz Tresserras irakaslearen eskutik. IKT-ko iskagaiaren aurkezpena egin du, nola izango den lauhilabetea eta nole ebaluatuko duen  azalduz.

Lehenengo lana  zein izango den azaldu digu, egelan aurkitu dezakegun  "IKTak hezkuntza aireberritzeko aitzakia "  testuaren irakurketa, 2 galdera proposatu, 5 hitz gako identifikatu, sintesi parrafo  bat eraiki eta gure Blogean sarrera bat sortu, baina oraindik ez dut Blog-ik; klase teorikoan sortuko baitdugu.

Honen ostean, erlaxazio ariketa bezala, bururatzen zitzaiguna idazteko eskatu digu. Nik Let it flow izena jarri diot:

"Hasierako beldurra, gelan isiltasuna lortzea ezinezkoa izangozela izan da, betiko lez, zarata zegoelako. Ondoren, nire inguruan gertatzen ari dena aztertu dut, bai etxean, bai kalean, bai unibertsitatean...azken finean, proiektu larregi nire eskuetan, ardura handiak...eta ilusioa kaos bihurtu da."

2014(e)ko urriaren 30(a), osteguna

Musika, zaharkitu al zaigu?

Musika zahartu egiten dugu, hobeto esanda! 

Musika, gizartearen eta teknologiarekin batera, etengabean aldatzen doa, eraldatzen, birsortzen, egunero jaiotzen, behin eta berriz aurretik egindakoari beste bira bat emanez. Baina eskolan, musika arloan, zer aldatu da? Oraindik berdin gabiltza! TA-TA-Ti-Ti-TaaaaaaA. Aprobetxa dezagun teknologiak ematen digun aukera zabala ikasgai hau zaharberritzeko eta eguneratzeko!!!