2014(e)ko azaroaren 21(a), ostirala

Musika lantzeko ariketak IKT-en bitartez

Gaur egungo baliabideak behar bezala ez direla aprobetxatzen argi dago, eta musika ikasgaian ere etekin gehiago atera dezakegu material eta tresna 2.0 hauei. Gainera, ikasleen motibazioa ere areagotzeko aukera paregabea da. Bideo honetan ikusi ahal den bezala, aukera asko ditugu munduko toki ezberdinak kantu batekin elkartzeko.



Proposatutako ariketa hurrengoa izangoa da:
Beste ikastetxe bat edo gehiagorekin musika-bideo bat egin.

Teknika aldetik, ez da oso zaila, izan ere kantua aukeratzean, tempoa eta tonua zehazten bada, eta partaide bakoitzak egingo duena adozten bada, ez da arazorik egongo.

Esate baterako, musika basea irakasle batek grabatzen badu pianoarekin edo gitarrarakin eta partehartzaileen arduradunarekin partekatzen badu bakoitzak bere atala entsaiatuko du.

Adibide moduan, Queen taldearen We Will Rock You kantua hartzen badugu, eskola batek birziklaturiko ontziekin perkusioa egin ahal du. Beste batek lehenengo estrofa abestu, beste hirugarren batek bigarren estrofa eta guztion artean estribiloa abestea. Grabaketa bideo-kamera batekin egiten bada eta beste aldetik, grabadora digital arrunta batekin musika, grabatutakoa oso erraz bidali daiteke internet-en bitartez, eta irudiak editatzeko software sinple batekin, Windows Movie Maker adibidez, emaitza oso polita lortu ahal da, eta gainera oso erabilgarria.

Lan honekin, ikasleek, beste kulturen inguruan ezagutu dezakete, ingelesa landu letra ikasteko, birziklatu, eta noski, abesten eta dantzatzen.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina