ASTEKARIA


Atal honetan, lauhilabetean zehar, IKT-ko klase praktikoetan egiten goazen gauzak era laburrean azalduko ditut astekarian:



2014/10/30
Bloga sortzea lortu dut!!! Gaur, klasekideen mailan jarri naiz dagoeneko. Bloga sortu, lehengo sarrera egin, gadget-ak jartzen ikasi eta feed-ak blogean txertatzen baita ere. mundu oso handia da blog-en hau.

2014/11/13
Astekaria pixka bat baztertuta izan dut lehenengo sarreratik, baina esan beharra dago, modulo astea izan dugula erdian. Blog-ean aldaketa ugari egitea lortu dut, gadget-at jartzea esate baterako.  hauek, gure blog-a txukuntzen eta erakargarriagoa egiten laguntzen digu, baina badaude oso erabilgarriak izan ahal diren gadget-ak, erlojuak, berriak...etab. Horretaz gain, Aurkezpenak egiteko beste tresna batzuk ere ikusi genituen Power Point-etaz aparte, Prezi eta  Bubl adibidez.

Horretaz gain, taldeetan aritu ginen lanean, "Blog-ak irakaskuntzan" gaiaren inguruan. Taldekideak Jon Larramendi, Agueda Larrazabal, Hilargi Macho, Marina Mardones eta Jon Martija izan ziren. Hauekin, prezi bat sortu genuen gelan, ondoren, aurkezteko.

Gaurko Klase praktikoan, Word-eko testuak formateatzen ikasi dugu. Bikoteka, Xabier Ibarrondorekin nire kasuan, irudietan agertzen diren lanak egin ditugu aurretik sorturiko testua eraldatuz. Oso interesgarria izan da lan hau egitea, izan ere, Word-a urteetan zehar erabili ostean, hainbat botoien erabilera aurkitu dut eta.
































2014/11/14

Gaurko klase praktikoan proiektuarekin hasi gara. Horretarako taldeka bildu gara, eta lehenik, talde lanean aritzean sortzen diren arazoen inguruan testu batzuk irakurri ditugu, eta taldean komentatu dogu. Taldeak, orokorrean bat etorri gara iritziak azaltzerakoan, eta ez da eztabaida handirik egon.

Landu dugun bigarren testua "Como enfrentarse a los jetas y a los pasotas" izan da, B. Oakley, R.M. Felder, R. Brent eta I. Elhaj-ena. Idazki hontan, taldeetan aurkitzen ditugun bi pertsona tipologiaren inguruan aritzen da, eta argi ikusi duguna izan da guztiok garela pixka bat malguak, baina askoz ere hobeagoa izango zen hasieratik egoera hauei muga jartzea, beti ere era honean hitzeginda.

Hau egin ostean, taldeko fitxa osatu dugu, aktak bete eta talde-lanerako arauak ezarri eta Google-n Sites-a sortu dogu, bertan, egiten ditugun lanak azaltzeko.

 2014/11/21

Aste honetan ez naiz klasean egon, kanpoan nago eta (azkenean, oporrak!) baina taldekideekin hitz egin dut, eta badakit, ostegunean (2014/11/20) egoeraren azterketa egin dutela, eta "Poople" baliabide digitalaz, egoeraren azterketan batutako datuak mapa kontzeptual batean jarri dituztela. Ondoren, talde lanerako kronograma egin zuten.

Ostiralean, hilak 21, gaitasun digitalaren inguruan hitz egin zuten, eta honen inguruan, Jordi Adell-en bideo hau ikusi zuten.


Bideoan hitz egindakoaren inguruan lan egin ostean, Delicious-en kontu bana ireki zuten.

2014/11/27

Gidako 5.6 ariketak egiten egon gara, hau da, IKT-en inguruko webguneak aztertu ditugu, eta hauen fitxa tekniko antzego bat egin dugu taulatan.

Nik ere Delicious-en kontua iriki dut;

@ionlarre87



2014/12/11

Egindako proiektuarierrapasotxo bat eta azken ukituak eman dizkiogu eta aurkezpenaren inguruan hitz egin dugu. Honen ostean, blog-arekin jarraitu dut.

2014/12/12

 Gaur proiektua amaitutzat eman dugu eta aurkzpenerako plataforma bezala, Prezi hautatu dugu.  Aurkezpena sortu ostean, beste talde baten proiektuaren azalpena ere ikusi dugu, lan fina benetan.

Gure proiektua: Gure Sites-a: Trogoditak

2014/12/18

Azken astea da jada, eta aurkezpenekin aritu gara klase osoan. Lehendabizi,  Modulo Lan baten aurkezpena ikusi dugu; aurkezpena powerpoint baten bidez egin dutelan-prozesua azaltzeko, bakoitzaren herriko ondare kulturalak etab... eta bideoa jarri dute. Bideoa oso ona iruditu zait, istorio polit bat, oso ondo egina.

Ondoren IKT-ko proiektuen aurkezpenekin jarraitu dugu, eta bi aurkezpen egin dituzte gurearen batera.

Lehenengoa Childtopia-ren inguruko proiektua izan da, bigarrena gurea eta hirugarrena, gurearen oso antzekoa izan dena, hau da, blog batean oinarritzen zen proiektuarena.

Gure proiektuaren aurkezpena: Prezi aurkezpena

2014/12/19

Gaur bai, azkena, eta klasean asko igarri da, bi talde soilik egon garelako klasean. Gaur gure modulu lanaren aurkezpena egin dugu, eta horretarako, Prezi batez baliatu gara oraingoan ere. Aurkezpenean, prozesuaz aritu gara gehienbat, baina baita, z gaia hautatzeko zergatietaz, ailtasunetaz (teknika, klimatologia...)eta  hartutako erabakietaz ere. Guzti honen ostean, bideoa jarri dugu.

bModulo lanaren aurkezpena: Modulo lana


Gure aurkezpenaren ostean, IKT Langileak taldearen aurkezpena ikusi dugu, eta nahiz eta oso definitua eta landua ez egon, idea gustoko izan dut. Honen ostean, taldearen ebaluaketa taula antzeko bat bete behar izan dugu. azken entregablea egina. Jai.

Hausnarketa labur bat bezala, pentsatzen nuena baino gehiago ikasi dut ikasgai honen bidez, eta gustora aritu izan naiz sarean saltzeatzen eta gauza berriak aztetzen, bai musikaren inguruan eta bai IKT-ren inguruan.

1 iruzkin:

  1. 2014/10/31


    2014/10/30
    Bloga sortzea lortu dut!!! Gaur, klasekideen mailan jarri naiz dagoeneko. Bloga sortu, lehengo sarrera egin, gadget-ak jartzen ikasi eta feed-ak blogean txertatzen baita ere. mundu oso handia da blog-en hau.


    ErantzunEzabatu