2014(e)ko abenduakren 20(a), larunbata

Musika lantzeko ariketak IKT-en bitartez

Gaurko honetan beste proposamen batekin gatoz, haurrentzat oso motibagarria izan daiteken ideia batekin ain zuzen ere: Zuzeneko entsegu bat ikusi.

Gaur egungo baliabideak milaka ate iriki dizkigute alor guztietan, eta musikako ikasgelarako ere bai. proposamen honetan, haurrak musikari baten edo musika talde baten entsegu batean parte hartzea proposatzen dugu, ikasgelatik mugitu barik, internetera konektaturiko bi ordenagailuren laguntzaz bakarrik egin ahal den gauza bat.



Aurretik, herriko edo inguruko talderen batekinkontaktuan jarri beharko da ikastetxea, baina hau ez da zaila izango, beti aurkituko baitugu prest dagoen norbait eta. Ordu bat konkretatu, eta ordu horretan Skype edo videolink2.me konektatzea besterik ez da egin behar. Orduan, musikariak ikasleekin izan dezake komunikazio zuzen bat eta berari dudak galdetu diezaiokete eta baita baita nola ensaiatzen duten zuzenean ikusi, lokala nolakoa den, instrumentuak, soinuak...Musikarien mundua era zuzenean ikusteko aukera paregabea da ikasleentzat, eta gainera artista ezagunak ikusteko parada oso motibagarria izan daiteke.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat