2014(e)ko abenduaren 23(a), asteartea

Musika lantzeko ariketak IKT-en bitartez





Nola ez sartu musika entzuteko medioak Blog honetan, musikaz hitz egiten badugu?

Gaur egun, aplikazio, web orri, plataforma eta programa ugari daude musikaz edonon gozatzeko. Batzuk on-line eta beste batzuk off-line, baina musika beti. Tresna bezala asko balio duten software hauek esinbestekoak bihurtu dira azken aldi honetan eta munduko musika ezberdinak ezagutzeko aukera hobeezin izan daiteke ikasleentzat. Zergatik ez erakutsi nola funtzionatzen duten?

Plataforma ezberdinak daude eta era ezberdinekoak. Bideoak ikusteko (musika, bideoklipak, kontzertuak, karaokea, cover-ak) Youtube da ezagunena, eta bertan bilatzailean hitz gakoak jartzea besterik ez da egin behar nahi duguna aurkitzeko.



Musika entzuteko aplikazio bat Spotify da, zihurrenik ezagunena Grooveshark eta besta batzuen aurretik. Bertan musika bilatzaile bat irekitzen da, zuk hautatu nahi duzun artista, kantu edo eta diskarekin. Horrekin batera, artista horren antzeko musikagileak gomendatzen dizkigu. Spotify-k daukan beste abantaila bat, gure reprodukzio zerrendak egin ahal ditugula da, eta bertan gordeta gelditzen da. Gainarera, ordaindu ezkero, off-line ere erabili ahal da. Benetan gomendagarria.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina