2014(e)ko abenduaren 15(a), astelehena

2014/12/11 Saio teorikoa

Aurreko astean modulu lana zela eta, ez dugu saio teorikorik izan.

Gaurko saioa ez da batere produktiboa izan, hori argi dago. Klase hontan, dokumentatzaileen aurkezpenak egin dira, aurreko aurkezpenetan batutako informazioa partekatzeko. Egia esanda, lan oso txukuna egin dute talde hauek, eta nahiz eta "eskutuan" aritu izan lauhilabetean zehar, argi utzi dute guri begira egon direla une orotan. Alde batetik lanak eta taldeak baloratu eta aztertu dute, eta bestetik entzuleok izan dugun jarrera.

Honen harira dator sarrera honen lehengo esaldia. Gaurko saiora ez gara jende asko etorri, eta bertan egon garenak, zaratatsu ibili gara, aurkezpenak zeuden bitartean arreta jarri gabe. Honek irakaslearen haserrea sorrarazi du.

Hau ez da berria klase honetan, pasa den urtean ere berdin gertatzen bait zen. Jende asko, Unibertsitatera denbora pasa datozela dirudi, klasean beti hizketan bait daude. Tristeena da, etengabean eteten ari diren pertsonaren ogibidea edukitzeko ikasten ari dira, irakaslea izateko ain zuzen ere. azken finean, errespetu falta.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina