2014(e)ko abenduaren 21(a), igandea

2014/12/14 Saio Teorikoa

Gaur IKT-ko azken saio teorikoa izan dugu. Lehenik, azkeneko dokumentatzaile taldeak bere aurkezpena egin du, sortutako Google Site-a erakutziz. Dokumentatzaileen site-a.

ondoren, Alaitzek, lauhilabetearen amaierako hausnarketa bat egiteko, aurkezpen digital bat egin du, eta 4 gauza nagusitaz hitz egin du:

1-Erosotasun eremutik irten ikaskuntza eremuan sartzeko. Pink Floyd taldearen musikarekin lagunduta. Bertan, konfort-zonatik irtetzeko ditugun arazotaz eta zer da beldurtzen gaituen horretaz hitz egin du. Gainera, Konfort eremutik irtetzeko 5 hitz-gakoak esan ditu. Ikertu, Behatu, Parekatu, Zalantzan jarri eta Arriskatu. Disziplinaren inguruko bideo bat ikusi dugu, Sesha-rena.


2-Ikaskuntzaren linealtasunetik kaosera. Ikaskuntzak ez ditu espero izan ditugun emaitzak eman. Zergatik ez dugu beste gauza bat frogatzen? Esaldi oso polita izan da niretzat hurrengo hau: Para tejer un vestido único, conviene dejarse llevar, ser caotico. Nortasun propioak sortzeko ezin dugu ain zorrotzak izan.

3-Irtenbidea kulturala da. Honen inguruan Juana Sancho-ren Respuestas para pensar bideoa ikusi dugu, oso interesgarria. Ikt-en inguruko hausnarkueta egin du, eta nahiz eta materiala erosteko ditua egon, eta eskoletan material didaktiko teknologiko berria egon, ez dago jendea horretan prestatzeko dirurik, eta orduan, ez da behar bezala erabiltzen. horretaz gain ere, azterketen inguruan hitzegin du, eta esaldi oso ona bota du: "si hay una pregunta de examen que la puede responder google, suspendería al profesor".

4-Frogatu, erratu eta berriro hasi. Barne motibazioa bilatu behar dugu ikaskuntzaren bizitasuna lortzeko.

Aurkezpen oso polita eta positiboa izan da, eta ikasgaiarekin amaitzeko oso motibagarria. Eta hausnarketa egitera bultzatu digu, edo niri behintzat bai. Urtea amaitzeko IKT-ak hezkuntzan duten erabilera faltaren inguruan pntsaraztea egin nau.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina