2014(e)ko abenduaren 30(a), asteartea

Musika lantzeko ariketak IKT-en bitartez

Beste web gune oso praktiko eta interesgarri batekin nator urtea amaitzeko. Esukaraz dagoen web bat da, jarduera pilarekin musikaren inguruan. Ikasleentzat oso erabilgarriak eta interesgarriak. Era honetara, gustora arituko dira musikaren inguruan ikasten. Gainera zailtasun ezberdineko ariketak planteatzen dira eta arlo ezberdinetakoak: entzumena, musika hizkuntza eta kultura musikala. Aurkiuntza oso positiboa gure txikitxoekin partekatzeko.

Hementxe duzue esteka: http://moodle.donostiaeskola.org/doremi/



2014(e)ko abenduaren 23(a), asteartea

Musika lantzeko ariketak IKT-en bitartez





Nola ez sartu musika entzuteko medioak Blog honetan, musikaz hitz egiten badugu?

Gaur egun, aplikazio, web orri, plataforma eta programa ugari daude musikaz edonon gozatzeko. Batzuk on-line eta beste batzuk off-line, baina musika beti. Tresna bezala asko balio duten software hauek esinbestekoak bihurtu dira azken aldi honetan eta munduko musika ezberdinak ezagutzeko aukera hobeezin izan daiteke ikasleentzat. Zergatik ez erakutsi nola funtzionatzen duten?

Plataforma ezberdinak daude eta era ezberdinekoak. Bideoak ikusteko (musika, bideoklipak, kontzertuak, karaokea, cover-ak) Youtube da ezagunena, eta bertan bilatzailean hitz gakoak jartzea besterik ez da egin behar nahi duguna aurkitzeko.



Musika entzuteko aplikazio bat Spotify da, zihurrenik ezagunena Grooveshark eta besta batzuen aurretik. Bertan musika bilatzaile bat irekitzen da, zuk hautatu nahi duzun artista, kantu edo eta diskarekin. Horrekin batera, artista horren antzeko musikagileak gomendatzen dizkigu. Spotify-k daukan beste abantaila bat, gure reprodukzio zerrendak egin ahal ditugula da, eta bertan gordeta gelditzen da. Gainarera, ordaindu ezkero, off-line ere erabili ahal da. Benetan gomendagarria.


2014(e)ko abenduaren 21(a), igandea

2014/12/14 Saio Teorikoa

Gaur IKT-ko azken saio teorikoa izan dugu. Lehenik, azkeneko dokumentatzaile taldeak bere aurkezpena egin du, sortutako Google Site-a erakutziz. Dokumentatzaileen site-a.

ondoren, Alaitzek, lauhilabetearen amaierako hausnarketa bat egiteko, aurkezpen digital bat egin du, eta 4 gauza nagusitaz hitz egin du:

1-Erosotasun eremutik irten ikaskuntza eremuan sartzeko. Pink Floyd taldearen musikarekin lagunduta. Bertan, konfort-zonatik irtetzeko ditugun arazotaz eta zer da beldurtzen gaituen horretaz hitz egin du. Gainera, Konfort eremutik irtetzeko 5 hitz-gakoak esan ditu. Ikertu, Behatu, Parekatu, Zalantzan jarri eta Arriskatu. Disziplinaren inguruko bideo bat ikusi dugu, Sesha-rena.


2-Ikaskuntzaren linealtasunetik kaosera. Ikaskuntzak ez ditu espero izan ditugun emaitzak eman. Zergatik ez dugu beste gauza bat frogatzen? Esaldi oso polita izan da niretzat hurrengo hau: Para tejer un vestido único, conviene dejarse llevar, ser caotico. Nortasun propioak sortzeko ezin dugu ain zorrotzak izan.

3-Irtenbidea kulturala da. Honen inguruan Juana Sancho-ren Respuestas para pensar bideoa ikusi dugu, oso interesgarria. Ikt-en inguruko hausnarkueta egin du, eta nahiz eta materiala erosteko ditua egon, eta eskoletan material didaktiko teknologiko berria egon, ez dago jendea horretan prestatzeko dirurik, eta orduan, ez da behar bezala erabiltzen. horretaz gain ere, azterketen inguruan hitzegin du, eta esaldi oso ona bota du: "si hay una pregunta de examen que la puede responder google, suspendería al profesor".

4-Frogatu, erratu eta berriro hasi. Barne motibazioa bilatu behar dugu ikaskuntzaren bizitasuna lortzeko.

Aurkezpen oso polita eta positiboa izan da, eta ikasgaiarekin amaitzeko oso motibagarria. Eta hausnarketa egitera bultzatu digu, edo niri behintzat bai. Urtea amaitzeko IKT-ak hezkuntzan duten erabilera faltaren inguruan pntsaraztea egin nau.

2014(e)ko abenduaren 20(a), larunbata

Musika lantzeko ariketak IKT-en bitartez

Gaurko honetan beste proposamen batekin gatoz, haurrentzat oso motibagarria izan daiteken ideia batekin ain zuzen ere: Zuzeneko entsegu bat ikusi.

Gaur egungo baliabideak milaka ate iriki dizkigute alor guztietan, eta musikako ikasgelarako ere bai. proposamen honetan, haurrak musikari baten edo musika talde baten entsegu batean parte hartzea proposatzen dugu, ikasgelatik mugitu barik, internetera konektaturiko bi ordenagailuren laguntzaz bakarrik egin ahal den gauza bat.



Aurretik, herriko edo inguruko talderen batekinkontaktuan jarri beharko da ikastetxea, baina hau ez da zaila izango, beti aurkituko baitugu prest dagoen norbait eta. Ordu bat konkretatu, eta ordu horretan Skype edo videolink2.me konektatzea besterik ez da egin behar. Orduan, musikariak ikasleekin izan dezake komunikazio zuzen bat eta berari dudak galdetu diezaiokete eta baita baita nola ensaiatzen duten zuzenean ikusi, lokala nolakoa den, instrumentuak, soinuak...Musikarien mundua era zuzenean ikusteko aukera paregabea da ikasleentzat, eta gainera artista ezagunak ikusteko parada oso motibagarria izan daiteke.

2014(e)ko abenduaren 15(a), astelehena

2014/12/11 Saio teorikoa

Aurreko astean modulu lana zela eta, ez dugu saio teorikorik izan.

Gaurko saioa ez da batere produktiboa izan, hori argi dago. Klase hontan, dokumentatzaileen aurkezpenak egin dira, aurreko aurkezpenetan batutako informazioa partekatzeko. Egia esanda, lan oso txukuna egin dute talde hauek, eta nahiz eta "eskutuan" aritu izan lauhilabetean zehar, argi utzi dute guri begira egon direla une orotan. Alde batetik lanak eta taldeak baloratu eta aztertu dute, eta bestetik entzuleok izan dugun jarrera.

Honen harira dator sarrera honen lehengo esaldia. Gaurko saiora ez gara jende asko etorri, eta bertan egon garenak, zaratatsu ibili gara, aurkezpenak zeuden bitartean arreta jarri gabe. Honek irakaslearen haserrea sorrarazi du.

Hau ez da berria klase honetan, pasa den urtean ere berdin gertatzen bait zen. Jende asko, Unibertsitatera denbora pasa datozela dirudi, klasean beti hizketan bait daude. Tristeena da, etengabean eteten ari diren pertsonaren ogibidea edukitzeko ikasten ari dira, irakaslea izateko ain zuzen ere. azken finean, errespetu falta.

2014(e)ko abenduaren 9(a), asteartea

Musika lantzeko ariketak IKT-en bitartez



Zer da musika partiturarik gabe? Nola pasatu batak besteari jo beharrekoa partiturarik gabe? Gaurko honetan paper zati hauei buruz hitz egingo dizuet. Beno, parer zatiak lehen, orain, internet-i esker, gure eskura daude milaka partitura eskuak teklatutik mugitu gabe. Honek, haurrei, nahi duten musika ikasteko eta lantzeko baliabide bezala eskintzea primeran legoke.

Horretarako hainbat web orriren estekak utziko dizkizuet eskuragarri:

Partituras  gratis: http://www.partituras-gratis.org/es

Ultimate guitar (ingelesez):  http://www.ultimate-guitar.com/



 La cuerda: http://lacuerda.net/

Musica para todos: http://www.musicaparatodos.com/partituras-gratis.html

Era honetara, ikasleek, bere kabuz gustuko duten musika jotzen ikasi dezakete sarean saltseatzen.