2014(e)ko azaroaren 29(a), larunbata

Musika lantzeko ariketak IKT-en bitartez

Gaurko honetan proposamen oso sinple batekin nator musika eta IKT-ak el kartzen dituena. Lan teoriko bat egiterako orduan adibidez, gaur egun nork ez du ordenagailua erabiltzen informazioa bilatzeko? Non dago material asko eta asko ? Sarea da galdera gehienen erantzuna!

Ikasleei lan teoriko bat bidaltzean, zergatik egin behar dute inprimaturik zerbait klasera ekarri eta hori irakurri? Eskolako baliabide digitalak erabiliz, lan interaktibo bat, edo behintzat aurkezpen interaktibo bat proposatu desakegu, eta bertan, musika eta bideoak txertatzeko aukera izatea. Informazioa bilatzeko Wikipedia bezalako entziklopedia askeak erabili dezakete, informazioa irakurri, hautatu eta berridatzi, eta musika zein bideoak youtube edo vevo bezalako guneetatik hartu ditzazkete. Edota, beraiek grabaturiko bideoak jarri baita ere, sormena bultzatzeko.

Beste era bat lan teorikoak bideratzeko, blog bat sortzearena da, eta astero, adibidez, klasean ikusitako teoriari buruz sarrera bat egitea, informazioa sakonduz. Blog-ean ere bideoak, argazkiak, estekak eta hainbat gauza partekatu ahal dituzte, bai irakasleekin, bai ikaskideekin edo baita beste pertsonekin ere bai. 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina